domingo, 21 de agosto de 2011

Elikadura ekologikoa eta bertakoa ikastetxeetan

Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologiko eta osasuntsua txertatzeko proiektua da. Haurren osasuna bermatu nahi du nekazaritza ekologikoaren bidez; eta, aldi berean, nekazaritzak duen garrantzia azpimarratu. 
 
Ekolapiko proiektua sukalde propioa duten ikastetxe guztietara zabaldu liteke. Aski da sukaldariak eta hezitzaileak elikaduraren garrantziaz sentsibilizatuta egotea aldaketa eragiteko. Katering sistemarik erabiltzen ez duten ikastetxeetan jarri liteke martxan Ekolapiko.

Ekogunean lan egindako garaian proiektuaren zabalkunderako ahalegin handia egin genuen. Horretarako, nor hoberik Pirritx eta Porrotx baino! 
Bideoklipa ikusi nahi?



Benetako interesa izanez gero, hona proiektua sakontasunean azaltzen duen bideo bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario