domingo, 1 de abril de 2012

Ekologia sarea


Amarauna litzateke dudarik gabe, sareetan eko-ena; baina armiarma sare zibernetiko honetan ekologiak ere badu bere tartea.

Ekologiaz hitz egitea Greenpeacez hitz egitea da askorentzat, eta egia esan lan txukuna egiten du erakunde honek sarean.  http://www.greenpeace.org-en albisteak eta artikulu interesgarriak topatu daitezke. Japoneko krisi nuklearraren inguruko txoko berezitu bat ere badute (http://www.greenpeace.org/espana/es/Trabajamos-en/Fin-de-la-era-nuclear/Crisis-nuclear-en-Japon/). Azkenaldian nuklearren gaiekin dabiltza gora eta behera, baina errausketaren auzia, zaborren kudeaketa eta kontsumo jasangarria sustatzeko gidak ere badaude webgune oso honetan.
http://www.greenpeace.org/espana/es/reports/ helbidean egunerokotasunean aplikatzeko moduko hainbat material deskargatzeko aukera dago, baita Greenpeacen aldizkaria irakurtzekoa ere bazkide ez direnentzat.

Ingurumen gaietan hobetzeko gidak eta gomendioak, euskaraz,  nahi dituenak http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-19025/eu/ helbidera jo dezake. Izen aldrebesa izanagatik, informazio zuzena ematen du webgune honek. Euskal Herri digitala kolore berdeko dago sarean, bertako mugimendu ekologistek ere badute presentzia sarean: http://www.ekologistakmartxan.org/-ek adibidez.


EKOGUNEA. Duela gutxi sortutako webgune bat www.ekogunea.net da. Jasangarritasunaren alorrean egiten ari diren ekimen interesgarri askoren berri ematen du webgune honek.  Bereziki interesgarria da bisitariarentzat http://ekogunea.net/eu/gomendia atala. Bertan, bi liburu deskargatzeko aukera ematen da: bata, Plan Berdea, energia eta dirua aurrezteko gomendio mordoa ematen duena; eta, bestea, azken urtetan inguruan egin diren jardunbide egokiak biltzen dituen bilduma, Ekoliderrek osatua. Kutxa Ekogunea badago sare sozialetan ere (www.facebook.com/ekogunea).

EKO-EKO. Ekologia, ingurumena eta garapen iraunkorraren inguruko informazioa ematen duten webguneak asko dira. Honakoa, adibidez,  http://www.ecologiaverde.com/ interesgarria da.  

Teknologia eta ekologia uztartuz –uztargarrik baitira- lantzen du gaia webgune honek: http://eco.microsiervos.com/. Ekologia gaietan, blog independienteek egiten duten lana garrantzitsua da. Post interesgarriak topatzen dira tartean-tartean; esaterako, eraikin bioklimatiko osasuntsu bat eraikitzeko 10 aholku hauek:
http://www.modus-vivendi.es/blog/2011/03/09/10-pasos-para-conseguir-una-vivienda-bioclimatica-y-sana/. Produktu ekologikoen inguruko informazioa nahi duenak  http://www.ecogaia.com/ bisitatu dezake. /noticias-y-articulos/ luzapenean aurkituko ditu bisitariak webgunearen zatirik interesgarrienak.

Badira bilatzaile ekologikoak ere http://www.ecocho.es da horietako bat. Erabiltzaileek egindako 1.000 bilaketa bakoitzeko tona bat inbernadero gas konpentsatzea agintzen du (baso landaketa finantzatuz). Tematikoki ekologikoak diren bilatzaileak ere badaude, horietako bat sortzeko promesa da http://www.bediflor.com/. Laster martxan beharko luke.

Bilatzaile beltzak
Zenbait bilatzailek Google-ren orria fondo beltzean jartzea proposatzen dute energia aurrezteko. Pantailak fondo zuri batekin baino energia gutxiago erabiltzen zuten lehen fondo beltzarekin, baina gaur egun ez da hala. Ecoogler bezalako bilatzaileen promesa ere, bilaketako hosto bat ematea, ez da egiazkoa. Ekologian ere, oro ez da urre.

http://twitter.com/#!/greenpeace_esp
Askorentzat oraindik ezezaguna da twitter. Tresna honekiko zalantza duen edozein hasiberrirentzat gomendagarria da Greenpeace-ren perfila jarraitzea. Jario edo emari handiko horma da haiena, ekintzaren bat egiten duten egunetan bereziki.

http://www.ekoliderrak.net/
Garapen jasangarriari buruzko jakinmina dutenentzat programa erakargarria eskaintzen du Gazte ekoliderrak-ek. 30 urte baino gutxiago izatea egitasmoaren baldintzatako bat da, baina bertako blogean zintzilikatutako materiala edozeinentzat dago eskuragarri.



No hay comentarios:

Publicar un comentario